XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehenbiziko orria pasatu orduko, beste itzal bat jarri zitzaion gainean.
Jon zen eta zutik zegoen bere ondoan.
- Hartu.
- Zuretzat.
- Eta emadazu zuk daukazuna esan zion,
- Ez, eskerrik asko
- Tira
- Ez izan hain zekena.
- Aldatu komikia.
- Nik ez dut hau nahi.
- Neuk ere ez dut nahi.
- Ez duzu irakurri.
- Beste hau irakurtzen ari naiz.
Eta Enekok
Hori esatea bere lehen akats handia izan zen.
Bigarren akatsa hauxe izan zen: komikia kentzeko Jonek eskua luzatu zuenean, Eneko ez zen behar bezain azkar mugitu.
Eta Jonek tinko-tinko heldu zion komikiari goiko aldetik.
- Utzi bakean nire
- Ez zaitez hain zekena izan!
- Zekena ni?
- Eta zergatik eman behar dizut nire
- Zuri, agian, gustatu egingo zaizulako
- Niri, ordea, ziur ez zaidala gustatzen.
Eneko, azkenean, konturatu egin zen zergatik esaten zion Jonek hori.
Soinekoa zen berriro.
Sinestezina zen.